Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mendebaldeko harresiko bigarren fasea hasi da, urtebete berandu

admin
Bidasoa
2013/11/01
201n kanpoaldea berritu zuten

2011n kanpoaldea berritu zuten

Aste honetan hasi dira Hondarribiko harresiaren mendebaldeko obra zaharberritzeko bigarren fasea, 2011ko lehen erdialdean egin zutenaren jarraipena. Hasiera batean 2012an burutu behar zituzten harresiaren barnealdeko zatiko lanak, baina urtebeteko atzerapenarekin hasi dituzte. Iazko urrian Aitor Kerejeta alkateak aurreratu zuen ia 230.000 euro lortu zituztela lanak burutzeko, eta urtea—2012— amaitu aurretik hasiko zirela zaharberritze lanak. Orduan alkateak azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamenduak 199.832,12 euroko diru laguntza eman zuen eta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur, Gazteria eta Kirol Departamentuak beste 28.000 euro. “Diru laguntza hauekin argi geratzen da foru administrazioak eta administrazio autonomikoak interes handia dutela harresiak kontserbatu, birgaitu eta balioztatzeko gure proiektuan”, adierazi zuen Kerexetak orain hamabi hilabete. Baina lanak ez ziren egin eta ia urtebete atzeratu dira. Egoera ekonomikoak behartuta atzeratu direla adierazi du Kerejetak aste honetan: “Orain dela bi urte Mendebaldeko Hormaren kanpoko aldea egin genuen, Harresilanda kalera ematen duena, eta oso emaitza onak izan genituen. Egoera ekonomikoak eta lehentasunek hala behartuta, 2013 urtea arte itxaron behar izan dugu barrengo aldea egiteko, eta hau ere bi fasetan zatitu behar izan dugu”. Lanen aurrekontua 208.000 eurokoa dela jakinarazi du. Gabonetarako bukatuta Lehen unean Erreginaren Baluartea eta kanoi-zuloen arteko zatia zaharberrituko dute. Lehen zati hori bukatuta, kanoi-zuloen eta San Nikolasen kanpoko aterainoko zatiari ekingo diote. Obra Gabonetarako bukatzea espero dutela esan dute. Alkateak nabarmendu du obraren helburua Alde Zaharreko monumentu multzoari “hiri balioa” ematea dela: “Irizpidea jatorrizko arkitektura berreskuratu eta hiri balioa ematea da; hartarako jatorrizko egiturak berreskuratu behar dira, zati batzuetan berreraikitze lanak eta sendotze lanak eginez. Lehenbizi kanoi-zuloei akabera eta errematea emango diegu, ondoren gauza bera egingo dugu Mendebaldeko Hormako barru aldeko paretarekin, eta hirugarren urratsa parapetoan galdutako harlanduak ordezkatzea izango da”. Bukatzeko, gainaldeko zorua ordezkatuko dute eta zaharberritutako egiturak garbituko dituzte, babesteko. Hondarribiko harresietan egin diren azken lanak zuzendu dituzten Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektuek izango dute lanen ardura, eta TEUSA enpresak egingo dute obra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.