Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteria-Oreretako hamazazpi familiak eman dute izena Bizilagunak ekimenerako

admin
Bidasoa
2013/10/31
Azaroaren 17an egingo dute bigarrenez, SOS Arrazakeriak antolatutako Bizilagunak ekimena. Igande horretan, horrenbestez, atzerriko eta bertako familiek bazkari bat egingo dute elkarrekin. Atzerriko eta bertako familia bana elkartuko dira, eta bietako baten etxean bazkalduko dute. Iaz 120 famili elkartu ziren, eta 60 bazkari egin zituzten, Gipuzkoako zenbait txokotan, baita Errenteria-Oreretan ere. Aurten, hain zuzen, herriko hamazazpi familiek eman dute izena oraingoz, iaz baino zazpi gehiagok, eta antolatzaileek gehiago izango direla uste dute. Horrez gain, lurralde osora zabalduko da, eta Donostia eta Tolosan ere bat egin dute ekimenarekin, baita Bizkaia eta Arabako zenbait herritan ere. Aurten Kolonbia, Mexiko, Ginea, Nikaragua, Ghana, Mendebaldeko Sahara, Maroko eta Argentinatik etorritako familiek parte hartuko dute. Iniziatiba horren asmoa etorkin eta bertakoen harremanak estutzea da, eta horrekin estereotipo eta antzeko beste trabak gainditzea. “Esate baterako, immigrazioa arrisku bezala ikustea aukera bezala beharrean. Hori aldatu behar da”, azaldu du Gerar Carrere SOS Arrazakeriako kideak. Ideia horrekin hausteko ezagutzea irtenbide onena dela uste du SOS Arrazakeriak. Norbaitek parte hartu nahi badu, info[a bildua]mugak.org helbidera idatzi behar du, edota 943 32 18 11 telefono zenbakira deitu. Iazkoa errepikatzera Lehengo urtean, esaterako, Julen Mendoza alkateak parte hartu zuen ekimen horretan, eta aurten ere esperientzia errepikatuko du. Iaz jatorriz marokoarra den baina egun Errenteria-Oreretan bizi den familia baten etxean bazkaldu zuen bere familiarekin. Biak baldintza antzekoko familiak zirela argitu du. Hala nola, Marokon zuten bizitza, eta egundainoko ibilbide guztiaren gainean hitz egin zutela azaldu du, eta hango argazkiak ere erakutsi zizkietela. Bukaeran, tallina egiteko kazola bat oparitu zietela ere esan du. “Oso esperientzia interesgarria” izan zela nabarmendu du. Izan ere, familiak elkartzerako garaian, bakoitzaren baldintzak kontuan hartzen dituztela azaldu du Carrerek: zenbat haur dituzten, adina, begetarianoak diren…  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.