Hamar ikastaro emango dituzte KZgunean, azaroan

Oiartzungo KZguneak prest ditu dagoeneko azaroan emango dituen ikastaroak. Hamar izango dira guztira. Oinarrizko Interneten barruan lau ikastaro izango dira: Internet KZgunea ikastaroa, azaroaren 4tik 15era, 09:00etatik 11:00etara. Ebay, azaroaren 20an, 09:00etatik 11:00etara. Merkataritza elektronikoa, azaroaren 21ean, 09:00etatik 11:00etara. Eta Paypal, azaroaren 22an, 09:00etatik 11:00etara. Google Apps-en barruan bi ikastaro emango dituzte: Google maps, azaroaren 25ean, 09:00etatik 11:00etara. Eta Google sites, azaroaren 26an, 09:00etatik 11:00etara. Irudia eta Soinuari dagokionez, Irudi eta Soinuko ikastaroa izango da batetik, azaroaren 18tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara. Eta Draw oinarrizkoa eta aurreratua bestetik, azaroaren 27tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara. Sare Sozialak 2.0ren barruan, Skype ikastaroa egongo da, azaroaren 6an, 11:00etatik 13:00etara. Software Librean, Open Office Writer I eta II izango dira, azaroaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara. Horrez gain, IT Txartelaren proba egiteko aukera ere izango da, azaroaren 14an, 11:00etatik 13:00etara. KZgunearen ordutegia goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.