Akatsak, Santu Guztien Eguneko autobus zerbitzuan

Errenteriako Udalak Santu Guztian Eguneko autobus zerbitzuaren berri eman zuen atzo, baina informazio horretan akatsak daudela jakinarazi du. Hala, autobusak Tulle kaletik aterako direla zehaztu du, 09:15etik 13:15era eta 15:15etik 17:45era, orduerdiro. Zentolendik ere autobus bat aterako dela zehaztu du, maiztasun berean, 09:25etik 13:25era 15:25etik 17:55era. Ibilbidea honakoa izango da: Tulle, Galizia plazan, Zumardia, Gaztutxoko biribilgunea, Agustinen etorbidea, Agustinen etorbidea 15, Gurutzeko alaben ikastetxea eta kanposantua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.