Halloween egingo dute Errenteria-Oreretako kirol instalazioetan

Mozorrotuta joateak bere abantailak izango ditu Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan. Hala, mozorrotuta agertuz gero, ikastaroren bat daukaten haurrek opari bat jasoko dute trukean. Horrez gain, igeriketa ikastaroetan jolasak egingo dituzte, eta funky klase berezi bat izango da. Helduentzat “beldur klaseak” izango direla aurreratu dute Errenteria-Oreretako kiroldegietatik: “Shbam kalse berezi bat eta Body Combat klase tematiko bat zonbientzat”. Animatzen direnentzat mozorro lehiaketa izango dela aurreratu dute. Informazio gehiago Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.