Hondarribiko Udalak bost pertsona kontratatuko ditu udal brigadan aritzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalei laguntza emateko programaren barruan. Bi ofizial argiketari, beste bi ofizial mantenu lanetarako eta igeltsero ofizial bat kontratatuko dituzte, bost hilabeterako. 2013ko uztailaren 29a baino lehenagotik herrian erroldatuta dauden langabeek eman dezakete izena, aste honetako osteguna baino lehen.
Informazio gehiago behar duenak Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bulegora dei dezake, 943 11 12 13 telefono zenbakira, edo
hondarribia.org webgunea bisitatu.