Ordenantza fiskalak biharko plenoan eztabaidatuko dituzte
Bihar, asteartea, izango da urriko ohiko osoko bilkura, 18:30ean. Zinegotziek bost puntuko gai zerrenda izango dute, eta hirugarren puntuari begira izango dira guztiak, ordenantza fiskalak eztabaidatuko baitituzte. Hasiera batean ez da inolako sorpresarik espero oposizioak —PSE-EE, EAJ eta PP— adostasuna lortu baitute beraiek egindako proposamena aurrera ateratzeko.
Ohiko tramiteez gain, beste bi puntu izango dituzte galdera eskarien aurretik: kreditu aldaketa (kredituen habilitazio eta transferentzia), eta erretiratuen elkarteek aurkeztutako mozioa, administrazioak eginiko murrizketei buruzkoa eta Bilduk izenpetua.