Liderraren etxean berdindu du La Bacaladerak

Eskubaloiko Euskal Ligan jokatzen duen La Bacaladera Hondarribiak lider Amenabarren aurka berdindu zuen larunbatean Zarauzko udal kiroldegian (25-25). Denboraldi honetan ez da lehen aldia egiten duela, hirugarren jardunaldian ere orduko sailkapeneko buru Soraluzeren etxean 22na egin baitzuen. Aurten ondo hasi gute liga hondarribiarrek,bost partida jokatu eta bakarra galdu baitute. Etxeko biak irabazi dituzte eta kanpoan bi berdinketa lortu. Sei punturekin sailkapeneko bosgarren postuan daude, aurrekoetatik gertu. Datorren igandean etxean jokatuko du La Bacaladerak, El Pilar Carmelitas taldearen kontra. Gasteiztarrek hiru partida jokatu dituzte bakarrik eta oraindik ez dakite zer den puntuatzea; hori bai, ozta-ozta galdu dituzte hirurak.

Eskubaloiko taldeen asteburuko emaitzak

Euskal Liga
  • Amenabar-La Bacaladera Hondarribia  25-25
Gazteen Lurraldeko Maila
  • Bergara-La Bacaladera Hondarribia  20-27
Kadeteen Lurraldeko Maila
  • La Bacaladera Hondarribia-Eibar Eskubaloia B  24-23
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.