Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beste hiru puntu sailkapeneko burualdean jarraitzeko

admin
Hondarribia
2013/10/28
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Añoña Mendiren kontra (1-0), Hondartzako berdegunean jokatutako Lurraldeko Ohorezko Mailako zazpigarren jardunaldiko partidan. Partida serioa egin zuen Mikel Llorenteren taldeak, batez ere bigarren zatian. Etxekoen entrenatzaileak onartu duenez, taldeari kostatu zitzaion partidan sartzea: “hasieran kostatu zaitzaigun baina poliki-poliki hasi ginen partidan sartzen eta lehengo zatia nahiko ondo bukatu genuen”. Atsedenaldiaren ondoren iritsi zen Hondarribiaren gola. “Bigarren zatia oso ondo hasi genuen eta 3.minutuan Cervantesek gola sartu zuen ezker bandatik Olaetxeak eta Iñigok eginiko jokaldi on bati amaiera emanez”, gehitu du Llorentek. Gol horri esker hiru puntu gehiago pilatu ditu taldeak eta atzeko postuetatik geroz eta urrutiago dago. Oraindik zazpi partida baino jokatu ez diren aren, inoiz baino estuago dago sailkapena, batez ere multzoko goiko eta erdiko postuetan. Hondarribia laugarren dago, 12 punturekin hirugarren Aurrerarekin berdinduta. Partida bakarra galdu dute berdeek eta hiruna irabazi eta berdindu. Berio da multzoko liderra, hamalau punturekin, eta Tolosa bigarren, bat gutxiagorekin. Datorren asteburuan Hernanin jokatuko dute Mikel Llorenteren mutilek. Aurten ez dira fin hasi hernaniarrak, partida bakarra irabazita sei punturekin beheko postuetan baitabiltza. Baina, multzoko talde indartsuenetako bat da Hernani eta edozein unean has dezakete goranzko bidea. Nesken lehen garaipena Neskek ere garaipena lortu zuten asteburuan, Usurbilen kontra. Ligako lehena izan da eta pixkanaka-pixkanaka taldea egokitzen ari dela dirudi. Iaz Hondarribiak ezin izan zuen emakumeen talderik atera helduetan eta aurten lortu du, baina horretarako gazte eta kadete mailetako neskak baliatu behar izan ditu. Badirudi gazte horiek ari direla nagusien mailari neurria hartzen eta dagoeneko lehen hiru puntuak pilatu dituzte. Datorren asteburuan liderraren aurka jokatuko dute kanpoan. Intxaurdi taldea dago lehen postuan, hiru garaipen eta bi berdinketarekin, porrotik gabe. Donostiako taldea da Intxaurdi baina Oiartzungo Karla Lekuona zelaian jokatzen du. Hortaz ez dago urruti joan beharrik heldu den asteburuan herriko nesken taldea animatzeko.

Futboleko taldeen asteburuko emaitzak

Erregional Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Aloña Mendi  1-0
Lehen Erregionala
  • Hondarribia B-Oiartzun B  0-3
Emakumeen Liga
  • Hondarribia-Usurbil  4-2
Gazteen Ohorezko Maila
  • Hernani-Hondarribia  5-3
Gazteen Lehen Maila
  • Allerru B-Hondarribia B  0-2
Kadeteen Lehen Maila
  • Real Union-Hondarribia B  3-0
  • Orereta Kafea-Hondarribia  1-8
Haurren Lehen Maila
  • Landetxa-Hondarribia  0-7
Haur Txikien Maila
  • Real Union-Hondarribia  1-2
Emakumeen Haurren Maila
  • Hondarribia-Mariño B  4-0
  • Oiartzun-Hondarribia B  6-1
Alebinen Maila
  • Mariño-Hondarribia  2-1
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.