Asteazkenean Euskadi Gastronomika aurkeztuko dute Bidasoan
Etzi, asteazkena, Euskadi Gastronomika produktu taldea aurkeztuko dute Bidasoa eskualdean. Ola sagardotegian izango da aurkezpena, Irungo Olaberria auzoan. Miguel Angel Paez eta Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirikeko presidente eta presidente ordea izango dira aurkezpenean, baita Basquetour erakundeko zuzendari den Arantza Madariaga.