2.250 euro bularreko minbiziaren kontra
Bularreko minbiziaren kontra egiteko 2.250 euro lortu ditu Klink Elkarteak. Hilaren 19an elkartasun bazkaria egin zuten eta diru kantitate hori lortu Katxalin elkarteari emateko. Herriko hainbat sukaldarik bat egin zuten ekimenarekin, haien artean David de Jorge telebistako aurkezlea eta Bixente Muñoz Euskal Herriko Pintxo Txapelketako irabazlea.