Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uraren tasa %1,82 igoko da Bidasoko herrietan, batez beste, 2014an

admin
Bidasoa
2013/10/25

Gai organikoak bereizteagatik edo konposta egiteagatik beherapena egongo da; EH Bildu ez dago ados

Txingudiko Zerbitzuak mankomunitatea aste honetan bildu da, 2014ko tasak ezartzeko, besteak beste. Hala, hartutako erabakien artean daude batez beste uraren gaineko tasa %1,82 igoko dela hurrengo urtean, eta gai organikoak biltzen laguntzen dutenek, edo autokonposta egiten dutenek %1eko beherapena izango dutela zaborraren gaineko zergan heldu den urtean. Uraren tasaren igoerak, gutxi gorabehera, hileko 0,44 euroko igoera suposatuko du Irungo nahiz Hondarribiko etxebizitza bakoitzeko —kontuan hartuta 45 metro kuboko kontsumoa dutela, batez beste, Bidasoko etxebizitzek—. Igoera horrekin, besteak beste, hainbat lan finantzatuko dituzte, punpaketa estazioetan, nahiz Hondarribian (San Pedro kalean) edo Irunen (Urdanibia plazan). Hondakinetan, ordea, Txingudiko Zerbitzuek (Txinzer) aurreikusi dute gai organiko gehiago jasoko dituztela 2014an, Bidasoko etxebizitzen erdietako —gutxi gorabehera— kideek bat egin dutelako edukiontzi marroian landare jatorriko hondakinak uzteko ekimenarekin. Hala, zabortegietan hondakinak uzteagatik Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak ezarritako tasak organikoen kasuan askoz merkeagoa denez (66,62 euro tonako; errefusaren tasa 133,24koa da tonako), hondakinak gaika sailkatzen dituztenei onura ematea erabaki dute Txinzerreko ordezkariek. Gainontzeko etxebizitzetako kideek 2013ko tasa berbera ordainduko dute 2014an hondakinen bilketagatik. Irungo EH Bildu ez dago ados Txinzerren asanblean erabakitakoaren harira ardura azaldu du Irungo EH Bilduk. Hondakin organikoaren bilketarekin bat egin duten familiei ezarriko dieten %1eko jaitsiera ez da bidezkoa haien ustez, «lotsarik gabe, mankomunitateko presidenteak jaitsiera hau abantaila bezala saldu du, frakzio berri horren bilketan parte hartzen dutenak saritzeko modu bezala plazaratuz». Horren aurrean, EH Bilduk edukiontzi marroia erabiltzen dutenei %20eko hobaria egitea, eta konposta egiten dutenei %40koa proposatu zuen, «pertsona hauek saritzeaz gain, justuagoak diren tasa batzuen bidean doaz gure proposamenak». Baina koalizioko kideek esan dute «hitz politak besterik» ez zituela jaso euren proposamenak, «ez zuen inongo eraginik izan, ez zuten kontuan eduki». Eta euren proposamena indartzeko hainbat datu eman ditu Irungo EH Bilduk: «Urteko zabor tasa arrunta 130,24 eurokoa da, eta %1eko murrizketa aplikatuko zaienek 128,80 euro ordainduko dituzte urteko —biak BEZ gabe—. Hau da, 1,28 euro gutxiago». EH Bilduk gaineratu du, zabortegian, gai organikoaren edo errefusaren tonako prezioaren arteko aldea bikoitza dela, askoz merkeagoa gai organikoen kasuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.