
Hondarribiko Polborina
Ate irekietako jardunaldia egingo dute bihar, hilak 26, Polborinean, goizez. Arma Plaza Fundazioak eraikin historikoan hobekuntzak egin ditu eta bihar aurkeztuko dizkie herritarrei. 30 pertsona inguru sartzen dira Polborinean eta, hortaz, interesa duenak erretserba egin behar du, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituz edo posta elektroniko bat
bidaliz. Sei bisita prestatuko dituzte, euskarazkoak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.
Fundazioak egin dituen lanen artean, ikus-entzunezkoa berritu dute, eraikina bisitatu nahi duenak horri buruzko informazioa jasotzeko aukera izan dezan. “Gogoratu behar da Polborinean dagoen ikus-entzunezko bideoak hamar urte baino gehiago zituela; ez erabiltzeak kalteak eragin dizkio eta ekipoak aldatzea beharrezkoa izan da kalitate eta prestazio berdinekoak izatera ekiparatzeko lanak eginez. Hemendik aurrera bisitagarria izango da interesa duenarentzat”, esan dute fundaziotik.