Errigora ekimeneko kartela
Errigora ekimena bigarren urtez martxan jarri dute Haurtzaro Ikastolan. Bildutako dirua hiru proiektu laguntzeko erabiliko dute aurten: Lodosako Ikastola, Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimena eta Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzea.
Produktu naturalez osatutako lotea jarri dute horretarako salgai, 50 euroan. Ikastolako idazkaritza ondoan jarri dute ikusgai. Eskaerak azaroaren 14ra arte egin daitezke (12:00ak arte) eta eskaerak egiteko lau bide jarri dituzte: Haurtzaro Ikastolako
webgunean inprimakiak atalean; 943 49 16 59 telefono zenbakira deituta;
idazkaritza[abildua]haurtzaro.ikastola.net helbidera idatzita; eta aste honetako ikastolako buletinean dagoen eskaera orria bete eta idazkaritzan entregatuz. Ikastola eskaera egiten dutenekin harremanetan jarriko da.
Azaroaren 25etik aurrera hasiko dira loteen banaketarekin eta ordainketa produktuak jasotzean egin behar da.