197/2006 doktrinaren kontrako erabakia hartu du Europak
Estrasburgok arrazoia eman dio Ines del Rio preso nafarrari. Hau da, 197/2006 doktrinak giza eskubideak urratzen ditu Europako Batasuneko Giza Eskubideen auzitegiaren arabera. Duela minutu gutxi jakinarazi du erabakia Europak. Hortaz, Espainiako Estatuak aske utzi behar du “berehala” Ines del Rio, eta kalte-ordaina eman. Orain ikusi beharko da neurri horrek zein eragin izango duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste presoen artean.