11:30ean emango du Europak 197/2006 doktrinaren erabakia
Gaur, 11:30ean, Estrasburgon jakinaraziko du Europako Batasunak 197/2006 doktrinaren gaineko erabakia. Ines del Rio nafarraren auziaren erabakia zehazki emango du, baina horrek eragina izan dezake doktrina hori aplikatuta duten gainontzeko presoetan. Oarso Bidasoan lau dira 197/2006 aplikatuta dutenak.