Amaitu da gaurkoz, 35/02 sumarioko saioa —Herriko tabernen auzia bezala ezagunagoa—. Gaurkoan, Oarsoaldeko bi ordezkarik deklaratu dute, Errenteria-Oreretako Idoia Arbelaitzek eta Oiartzungo Rufi Etxeberriak. Biek ala biek aulkian eseri diren gainontzeko auzipetuek bezala, ETArekin lotura izatea ukatu dute. Astelehehenean jarraituko du epaiketak.
Arbelaitz lehenengoa izan da deklaratzen. ETArekin inolako loturarik ez duela izan inoiz adierazi du.
Herriko tabernen sarearen koordinatzaile izatea egotzi dio fiskalak, eta erantzun du ez dela hala. Etxeberriari, berriz, Batasunan ETAko ordezkari izatea egotzi dio fiskalak, eta ukatu egin du; ETAren agindurik ez zuela inoiz jaso, eta ez zuela kontakturik izan. “Batasuna legez kanporatuta ere, ezker abertzaleko militanteok segitzen genuen jarduera politikoan, publikoki”, esan du.
Atzo izatekoa zen epaiketa, baina gaur arte ez dute auzipetuek deklaratu. Gaurko saioa, hala ere, atzerapenarekin hasi da.
Berria.info-k zuzeneko kontaketa egin du, eta informazio gehiago webgune horretan lor daiteke.