Urtz taldea 'Astiro' disko berriarekin itzuliko da oholtzetara
Urtz talde pasaitarrak hamarkada bateko isilunearen ondoren itzuliko da oholtzetara. Disko berriarekin, gainera. Astiro du izena Baga-Biga diskoetxearekin egindako lanak, eta bederatzi abestik osatzen dute.
Orain dela hamar urte esan zieten agur zaleei, Bilborock aretoan emandako kontzertuan. Kontzertu harekin diskoa argitaratu zuten. Bizkaian itzuliko dira berriro taulara, abenduaren 7an Durangoko Azokaren egitarauaren barruan.