"Herriko tabernen" auziko epaiketa bi ordu beranduago hasi da. Hamarretarako zeuden deituta epaituko dituzten 36 lagunak eta haiekin batera herriko tabernetako 110 ordezkariak. Auzipetuen artean aurkitzen dira Errenteria-Oreretako Idoia Arbelaitz eta Oiartzungo Rufi Etxeberria. Epaiketaren zuzeneko kontakizuna egiten ari da Berria.