Elkarretaratzea Doneztebe plazan, gaur
Hamarnaka oiartzuar bildu dira Girizia Libre dinamikaren barruan deitutako elkarretaratzean. Orain arte ez bezala, pankarta luze bat zabaldu eta denek eutsi diote hari, deialdiarekin bat egitetik “konpromisoetara” pasatuz. Girizia elkarteko kide batek hartu du hitza lehenengo eta 35/02 auziak luze joko duela gogorarazi du, “otsaila arte behintzat”. Hori horrela, gaurko mobilizazioa askoren artean lehenengoa dela azaldu du. Gero gazteen ordezkari batek deialdiarekin bat egin eta Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dituen gazteen epaiketa “bidegabea” aipatu du, Iruñeko Luis Goñiren atxiloketarekin batera.