Gaur elkarretaratzea izango da 35/02 auzia salatzeko
Gaurko elkarretaratzera deitu dute Girizia Libre dinamikaren barruan. 35/02 auzia edo Herriko tabernen auzia salatuko dute Doneztebe plazan 20:00etan elkartzen direnek.
Batasunan, HBn zein EHn egindako lan politikoagatik ETAko kide izatea egotzita 36 lagunen kontrako epaiketa gaur hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Deklaratzen lehena Idoia Arbelaitz oreretarra izango da, 8 urteko zigorra eskatzen dute berarentzat. Rufi Etxeberria oiartzuarrak ere gaur deklaratuko du, 12 urteko zigor eskaera du. 110 taberna eta elkartetatik Oiartzungo Girizia elkartea dago eta Errenteria-Oreretako Landare elkartea.