Etxe kaleratze baten kontra mobilizatuko dira bihar Errenteria-Oreretan
Kaleratzeak Stop taldeak elkarretaratze bat egingo du, bihar, 11:00etan, Errenteria-Oreretako Kutxabanken bulegoaren parean. Juana eta Castorren kasua salatuko dute. Etxebizitza galtzear dago, semeari laguntza emateko bermean jarri zuelako, eta orain jakinarazpena jaso berri du enkantean jarriko dutela adieraziz. Juana alarguna da, eta 1000 euro inguruko pentsio bat jasotzen du.
Kaleratzeak Stop taldeak jakinarazi duenez, Kutxabankek eskaera prozedura dagoeneko irekia du ordainduta duen etxebizitza enkantean jartzeko. Egoera horretara iritsi dira semeak lokal komertzial bat eskuratzeko eskatutako 409.000 euroko mailegu batengatik. Kaleratzeak Stop-ek gaineratu duenez, Kutxabankek beste prozedura bat ere irekia du semearen etxebizitza bereganatzeko: “Eta hau gutxi balitz, bankarien antza duen pentsio honengatik doako justizia ukatu diote epaitegian defendatzeko aukera gisa”.
Herritarrak protesta horretan parte hartzera animatu dituzte.