Gipuzkoako 25 taberna eta jatetxek hartuko dute parte gaur goizean Euskadi Saboreala Euskal Herriko VIII. Pintxo Txapelketako bigarren jardunaldiko goizeko saioan. Haien artean Hondarribiko bost ordezkariak lehiatuko dira, arratsaldeko final atarikoan izateko helburuarekin.
Atzo, Araba, Bizkai, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko parte hartzaileen txanda izan zen. Goiz eta arratsaldez jardun zuten Itsas Etxean, txapelketan jarraitzeko aukera emango zien txartelaren bila.
Hondarribitik bost
Gipuzkoarren kanporaketa izanik, gaur sartuko dira txapelketan Hondarribiko ordezkariak. 11:45ean piztuko dute sua Batzoki, Hondar eta Gran Soleko sukaldariek. Hiru ordu laurden gehiago itxaron beharko du Kantina San Nikolasek eta, azkenik, Ardoka tabernako sukaldaria 13:20an hasiko da bere pintxoa prestatzen.
Hondarrek eta San Nikolasek lehen aldia dute Euskal Herriko Pintxo Txapelketan, eta hasiberrien nerbioen kontra borrokatu beharko dute. Nolanahi ere, herriko bost ordezkariek dute aukeraren bat aurrera egiteko. Lau izango dira arratsaldeko finalaurrekoetarako sailkatuko diren Gipuzkoako establezimenduak. Finala, berriz, bihar goizean izango da.
Euskal Herriko Pintxoen Txapelketa zuzen-zuzenean ikusteko aukera dago Itsas Etxean, edo
Interneten.