Areto futboleko lau talde dauzka Gamon kirol elkarteak aurten lurraldeko hiru mailetan. Guztiak gizonenak. Orain, ordea, emakumeen areto futboleko taldea osatu nahi du. Interesa duten neskek Gamon kirol elkartearekin jarri behar dira harremanetan
gamonkirolelkartea[a bildua]gmail.com helbidean edo 692 69 13 55 (Luis) telefono zenbakian. Baldintza bakarra 18 urtetik gora edukitzea da.