Euskaraz Bizi Nahi Dut-en barrukoak baloratzeko bilera egingo du Gure Eskuk

euskaraz.oreretaHilaren 15ean, 19:00etan eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitzan, Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenaren barruan Errenteria-Oreretan antolatu diren ekintzen balorazioa egiteko bilera deitu du Gure Eskuk. Bertara ekimenean modu batera edo bestera antolaketa lanetan ibili direnak daude gonbidatuta. Batzarrera joan aurretik behar bezalako informazioa izateko oharra bidali die Gure Eskuk euren sareko kideei. Ondoko bideoa Euskaraz Bizi Nahi Dut-en barruan hilaren 5ean egin zirenak ikus daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.