San Pedroko bizilagunek trafiko aldaketak direla sortutako batzarrak hainbat alternatiba aurkeztu dizkio udalak egindako dekretuari. Horrela, asanbladak 2006an Udal Gobernu Taldeak egindako peatonalizazio plana kritikatu du: “2006. urtean gobernu taldeak sortutako peatonalizazio proiektuak arraunlari kaleko aparkaleku libreen murrizketa basatia eta Torre Atzen jada ematen ari den aparkatzeko debekua suposatzen du. Aparkaleku finkoa izanez gero, 54 eta 70 euro/hilabeteko kuota finkatu da eta 35 euro/hilabeteko kuota txandakako erabilera izango duten aparkalekuak erabili ahal izateko, nahiz eta lekua topatzea ez den ziurtatzen”.
Euren ustez, “diru bilketa helburu duen gehiegikeria” da proiektua, eta San Pedroko merkataritzan eta eguneroko bizitzan eragin “ezkorrak” izango dituela uste du asanbladak. Adierazi dutenez, peatonalizazio “arrazional” baten alde daude, eta euren alternatibak helarazi dizkie egungo gobernu taldeari, “baina ez entzunarena egin dute, eta ez dute ezarritako marra gorririk pasatu nahi”. Honakoa da sanpedrotarren asanbladak egindako dekalogoa:
- Torreatzen trafikoa erregulatze bidean, aparkatzeko 16 plaza bakarrik zehaztea aurreikusten da. Betiere, petrilaren ondoan aparkatzea debekatzen delarik. Aparkaleku hauek hemen egokituko genituzke:
- 4 auto, Kalparratik Ondartxo biderarte, hau da, 10. sotora arte.
- 2 auto, 9. sotoaren aurrean.
- 4 auto, 6 eta 7 portaletatik plazara arte. (Plaza honek erabilera publikoa izatea ikusten dugu, beraz horretarako beharrezkoa den material oro jartzea egokia litzateke; aulkiak, txirrista… dena dela, argi ikusten da kioskoa bera lekuz kanpo dagoela bertan.)
- 4 auto, “etxe berrien” parean (beti ere bertako bizilagunen pertsianetan eragozpenik sortu gabe).
- 2 auto, 3 portaleko garajeen irteeraren aurrean.
- Torreatzen birziklatzeko edukiontziak egokitzea (beira, kartoia/papera, eta plastikoa).
- Torreari dagokionez, berdin mantendu (oinezkoen plaza eta funtzioekin)
- San Pedro kalea oinezko mantendu behar zen %100ean, baina estetikoki hobetuz eta txukunduz.
- Salbioko eta Herriko plaza inguruko bizilagunei dagokienez, ordutegi bat zehaztu bertako plazak zabaldu eta bertan aparkatu ahal izateko. (Ordutegi hau urtaroari eta bizilagunen beharrei egokitu dadila)
- Arraunlari kaleari dagokionez; etxe ondoan dagoen espaloia, gaur egun alde horretan ilaran aparkatzen duten autoenganaino zabaltzea (oinezkoek leku gehiago eduki dezaten). Ondoren, portua eta errepidea bereizten duen espaloia ezabatu, horren ordez lerro banatzaile bat ezarri. Portuan dena berdin jarrai dezala, baina errepide aldean, noranzkoa mantendu arren, autoek espaloiaren beste aldean soilik aparkatu dezatela. Dena den, hemen aztertu beharko litzateke zein den kotxeak aparkatzeko era onena (baterian edo ilaran), aparkatzeko leku gehiago aprobetxatu ahal izateko eta autoen trafikoa ez oztopatzeko.
- Arraunlari kaleko eta Torreatzeko aparkalekua San Pedroko bizilagun ororentzat izan dadila soilik. Honakoa ordutegi zehatzik gabe.
- Sanpedrotarra Arraun Elkarteari dagokionez, entrenamendu orduetan 8 auto sartzeko aukera izan dezatela.
- Albaolako langileak kontuan hartzea.
- Belaskoko parking-a kanpotarrentzat egokitu. Beti ere bizilagunei aparkatzeko aukera emanaz, noski. (Puntu hau zehazteke)