Orereta Kafeak lortu du 'eskailera'
Orereta Kafeak futbol talde guztien aurkezpen ofiziala egin zuen atzo, Beraungo futbol zelaian. Aurten, lehen taldea, Lehenengo Erregional Mailan izango da, eta joan den asteburuan lortu zuen denboraldiko lehen puntua.
Orereta Kafeak duela lau urte jaio zen, eta taldeko kideek aurreratu dutenez, aurten lortu dute, lehenengoz, eskailera egitea. Alegia, benjaminetatik hasita lehen taldera arte, adin tarte guztietan dauka ordezkaritza Orereta Kafeak.
Futbol eskolak ere hasi du denboraldia, baina norbaitek izena eman nahi izanez gero, 679 30 27 55 (Fran) telefono zenbakira deitu behar da.