Oiartzunen kokatutako kalamu sail bat antzeman du Ertzaintzak

Segurtasun Sailaren arabera Ertzaintzak 2.100 landare konfiskatu ditu, baina Ganjazz Art Clubek (saila zuen kooperatiba) dioenez 110 landare ondu zeuden. Atzo Oiartzungo baserri batean sartu zen Ertzaintza, kalamu sail batera. Sail hori Ganjazz Art Club kontsumitzaile kooperatibarena da eta bere jarduera legezkoa dela nabarmendu du. Ertzaintzaren esanetan, 2.100 marihuana landare konfiskatu zituen, baina kooperatibaren arabera 110 landare ondu zeuden. Lau lagun inputatu egin dituzte osasun publikoaren aurka joateagatik. Atxiloturik ez dago. Gainjazz elkarteak azaldu duenez, 300 kooperatibistek osatzen dute taldea eta bakoitzaren kontsumorako jarduera da egiten dute, “jarduera legala”. Gainera, zein dagoen inputatua ez dakitela nabarmendu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.