Irustako hidroelektrika
Txingudiko Zerbitzuak SA erakunde publikoak Jaizkibel mendiaren barnealdetik ura ponpatzeko eraikitako zundaketa sistema aztertzen ari da Gipuzkoako Inigurumen Epaitegiko Fiskaltza. Eguzki-Bidasoak eta Ekologistak Martxan taldeek egindako ikerketaren arabera, Txinzerrek datuak faltsutu ditu zundaketen beharra sortzeko, jasotako euri kopurua txikituz, ur kontsumoa jasotzen duten datuak puztuz, eta Txinzerrek berak kudeatzen duen azpigitura sareko zati bat izkutatuz.
Gainera, baimenak emateko prozedura akatsak izan direla uste dute ekologistek. Izan ere, Natura 2000 sareko proiektu guztiek ezinbestekoa dute administrazioaren ingurumen ebaluazio eta deklarazioa. 2008ko urtarrileko Ingurumenaren Gainean duten Eragina ebaluatzeko Legearen testu bateratuak zehazten du hori eta zundaketa sistemaren proiektua 2010eko irailean onartu zuen Hondarribiko Udal Gobernu Batzordeak.
Halaber, Txinzerrek Irustako hidroelektrikan egin duen kudeaketari buruzko itzaluneak ageri dira HITZAk aztertu duen dokumentazioan. Bihar, gaia sakon lantzen duen erreportajea argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizioan.