Forum Sporten aurrean salatu dute "engainua" mendeko ekarpenek kaltetutakoek

Eroski-Fagor kaltetuak

Eroski-Fagorren mendeko ekarpenak erosi zituzten kaltetutako herritarren protesta

Eroski eta Fagorren mendeko ekarpenenek kaltetutako herritarrek elkarretaratzea egin dute, Niessen merkataritza zentroaren atarian, gaur bertan ireki duten Forum Sport dendaren sarreran. Eroski eta Fagor bezala, Forum Sport talde bereko taldea (Mondragon) dela baliatu dute euren haserrea adierazteko. Izan ere, 40.000 kaltetu dira Euskal Herrian Eroski eta Fagorren lehenespenezko diru ekarpenak erosi zituztenak, “engainatuta”, Kaltetuak elkarteak azaldu duenez: “Engainatu gintuzten esanez balore seguruak eta likidezia zutenak zirela. Epe finkokoak balira bezala saltzen zuten Laboral Kutxa, BBVA, BSCH, La Caixa eta Kutxabank-ek, besteak beste. Orain esaten digute betierekoak direla”. Diru hori ez dute oraindik errekuperatu. Zentzu horretan, “letra txikiarekin engainatu” dituzten bezala, beraiek ere hitz batzuk letra txikiarekin idatzitako esku-orriak banatu dituzte: Ez [letra txikiz] gaitu lapurtzen, baina [letra txikiz] hizki txikiarekin [letra txikiz] engainatzen gaitu. Berarekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat ere jakinarazi dute: 688 63 92 11 edo erosaport[a bildua]hotmail.com.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.