Donibane Eskubaloiak denboraldia hasiko du larunbat honetan
Aurredenboraldian gogor prestatzen aritu ondoren, Donibane Eskubaloiak larunbatean ekingo dio 2013/2014 denboraldiari. Iazko taldeari eutsi dio, eta Gabriel atezaina eta Eneko Murua bigarren lerroko jokalaria batu zaizkie arrosei. Beste urte batez, Jesus Pinok zuzenduko ditu sanjuandarrak, Ruben Bravok lagunduta.
Zarautz-Amenabar B taldearen kontra izango da lehenengo partida. Larunbata eguerdian izango da, 10:00etan, Donibaneko kiroldegian. Partida zaila izango da, zarauztarrek lehenengo postuetan bukatu baitzuten pasa den denboraldia. Hala ere, ilusiorik ez da faltako arrosen artean.