Boxeo gaua prestatu dute Errenteria-Oreretan
Errenteria-Oreretako Team Latigo Boxing Club boxeo taldeak boxeo gaua antolatu du iganderako, Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Parte hartuko duten boxeolarien artean Sebas Latigo Perez errenteriarra ikusteko aukera izango da, 2013an Espainiako txapeldun izandakoa pisu arinean. Bere taldekideak ere igoko dira ring-era: Pantera Macole, Rance, Misil Basasoro, Cristian Collado eta Paola Gaitan.
Lehiak Espainiako Estatuko boxeolariekin egingo dituzte, amateurreko lehenengo mailakoak.
Aurreratu dutenez, hainbat sorpresa izango dira: argia, laserrak, soinua, dantza, aurkezlea, VIP mahaiak…
Udal kirol patronatutik boxeo gauera joatera animatu dituzte herritarrak.