Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen hitzarmena dela eta, hainbat gauza argitu nahi izan ditu Udal Gobernu Taldeak. Izan ere,
PSE-EEk salatu du hitzarmenari dagokion diru kopurua txikitu egin dela.
Horrela, Udal Gobernu Taldeak hainbat alderdi politiko ematen ari den informazioa “faltsua eta interesatua” dela esan du. Zehazte aldera, adierazi dute aldundiarekin duten hitzarmenean diru kopurua murriztu denik. “Akordioa 2016ra luzatu da, bi aldeek hala adostuta, eta diru kopuruak eta aurreikusita dauden ekintza guztiak mantenduko dira”, iragarri dute.
Akordioan jasotzen diren ondorio eta ezaugarri “positiboen” berri hirigintza batzorde batean jakinaraziko dute. Gainerako alderdiei “zintzotasunez” jokatzeko eskatu diete, “etengabe zabaltzen baitituzten informazio faltsu eta kutsatuak herritarrak nahasteko besterik ez baitute balio”.
“Alderdikeriak” alde batera uzteko eskatu eta Udal Gobernu Taldearekin batera elkarlanean aritzeko gonbitea luzatu diete, “herri honek behar duen biziberritze integral baten alde lan egin dezaten”.