Haurtzaro Ikastolak LOMCEren aurkako manifestaziora joateko deia egin du
Haurtzaro Ikastolak dei berezi egin die ikasle, familia, hezkuntzako langile eta herritar orori larunbat honetan (hilak 12) LOMCEren aurkako manifestaziora joateko. “Mobilizazio honen bidez, gure desadostasuna agertzeaz gain, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplikatu”, adierazi dute ikastolatik.
Bide horretatik, ikastolek LOMCEri aurre egin eta herrian aplikatu ez dadin estrategia komunak lantzeko konpromisoa berresten dutela nabarmendu dute.
Manifestaziora joateko txartelak ikastolan bertan eskuratu daitezke. Autobusa 15:30ean aterako da ikastolako aparkalekutik.