Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zentzu komunaz

admin
Bidasoa
2013/10/07
Baionan Place des Basques edota Ruelle des Basques izeneko tokiak daude, baita Hendaian ere: Rue des Basques eta Passage des Basques. Imajinatzen dituzu Parisen Place des Françaises edo Calle de los Españoles Madrilen. Bizitzaren ironiak! Hendaian barna segitzen dut, gure historiaren arrastoetan. Karrika horien izenek azalpenen eta zentzuren bat izanen dute. Hain ziur! Alta, gure historia paradoxikoa da, bai horixe! Azalpen eta zentzu eleak aipatu ditut. Zentzu hitzak inarrosi dit barnea. Zentzu komunaz —sentido común edo sens commun delakoaz— hausnarrean ari naiz. Hiztegietan so eginez gero, sentido común delakoak sen ona edo sen handia dakartza ordaintzat. Nago, ordea, zentzu onez edo handiz jokatzeak ez duela baitezpada adierazten zentzu komunaz jokatzea. Nire aburuz, zentzu komunaz jokatzea besterik da, hurkoaren zentzu berean aritzea da. Zentzu komuna, herri edo komuna batean gehiengoak zentzuzkotzat jotzen duena da. Pertsonek ideia edo jokamolde bera partekatzen dute, eta horietatik landa aritzen dena zentzu komunetik at geratzen da. Hots, sen onekoa izan zaitezke, baina talde baten zentzu komunetik kanpo gera. Egun, gure aitatxi-amatxien garaian ez bezala, zentzu komuna ez da existitzen, zentzu komunak ez du izaterik. Herri txikietan —Altzürükün edo Gaintzan, konparazionera—herritarrek zentzu komunaren zantzuren bat partekatu ohi —edo ote— dute oraino, baina metropolietan edo Interneten —Plaza globala— zentzu komunarenak egin duelakoan nago. Nork bere sena. Horixe enea! Hendaian barrena nabilen arren, Alsaziaraino joan zait gogoa. Handik ekarritako pasadizo bat kontatuko dizut: Alsaziar bat mugaz bestaldeko herrixka batera joan da, lagunak bisitatzera, egun pasa… Paseoan doala zebra bide baten aitzinean geratu da. Alabaina —autorik ez datorrela ikusita— bidea iragan du argi gorria egonda ere. Arratsean, lan egunaren amaieran, herrixkako elkartean sartu da lagunekin eta hauen lagunekin biltze aldera. Sartzean isiltasuna nagusitu da. Herritarrek bisitariak goizean legea urratu izana —zebra bidea gorriz zeharkatu izana— gaitzetsi diote begirada larderiatsuez. Ez dakit pasadizoak germaniarren senaren nolakoa —hori bai zentzu komuna, alajaina— edo nik faltan hartzen dudan zentzu komuna adierazteko balio duen. Ziur aski, biak. Ez dakit ere, rue, ruelles, place edota passage haiek biziarazi zituzten euskaldunen zentzu komuna nolakoa zen, zentzu handirik izango ote zuten ere. Besterik barik, zentzu komunaz hausnarrean etxeratu naiz, irakurle.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.