Txikienek eman dezakete izena Orratx Txikiren tailerretan

Orratx Txikik jakinarazi duenez zabalik da antzerki tailerrean izena emateko epea. 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago tailerra eta interesdunek hilaren 11 arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako 647 27 55 26 telefono zenbakira deitu behar dute. Tailerra hilaren 11n hasi eta ekainaren 15ean amaituko da. Astean behin, ostiralarekin, ordu eta erdiko saioak egingo dituzte Orratx Txikin izena ematen duten haurrek 17:00etatik 18:30era arte. Kuotari dagokionez, 10 euro balio ditu tailerrak hilean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.