Ramuntxo Trinketeko ordezkariak, Uruguaiko Munduko Txapelketan

Montserrak, Pagola eta Pablos

Montserrak, Pagola eta Pablos

Hilaren 13tik 19ra jokatuko da Uruguaiko Mercedes hirian 22 Urtez Azpiko Munduko Trinkete Txapelketa, eta bertan, Irungo Ramuntxo Trinkete Klub taldeko hiru ordezkari izango dira Espainiako Estatuko selekzioarekin lehiatzen: Ander Montserrat eta Gorka Pablos jokalariak, eta Alex Pagola entrenatzailea. Gomazko paletako modalitatean parte hartuko dute jokalariek. Gaur abiatu dira Uruguai aldera jokalariak. Espainiako Estatuko selekzioaz gain, besteak beste, Argentinako, Venezuelako, Frantziako, Txileko, Mexikoko edo etxeko taldeetako ordezkariak izango dira lehian dominen bila.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.