Claudia Behobide eta Ion Garraus azkarrenak Txingudi Korrikan

Txingudi Korrikaren XV. ekitaldia egin zuten larunbatean, Hendaiatik Hondarribiko atletismo pistaraino. 10 kilometroko bidean emakume azkarrena Claudia Behobide hondarribiarra izan zen 38:24 denborarekin, eta haren jarraian Itsaso Escondrillas eta Cristina Loeda iritsi ziren. Gizonetan, berriz, Ion Garraus irundarra izan zen azkarrena (32:43), Ander Sagarzazu eta Iban Rodriguezen aurretik. Denera 700 korrikalarik parte hartu zuten Bidasoa Atletismo Taldeak eta Hendaiako Gure Ikastolak antolatutako proban. Horrela, beste kategorietan, Nicolas Alonso eta Begoña Huerta izan ziren lerroko patinetan (roller-ak) azkarrean gizonetan eta emakumeetan hurrenez hurren, eta handbike modalitatean Ion Galarraga izan zen onena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.