Bilbora joateko autobusen zerrendak

Bilboko kaleetan Herrira-ren kontrako operazioaren aurkako, nahiz euskal preso eta iheslarien aldeko aldarriak batuko dira larunbatean, 17:30etik aurrera, Casillatik abiatuta. Oarso Bidasoko herri guztietan antolatu dituzte autobusak hara joateko. Irunen, esaterako, Hazia eta Elatzeta elkarteetan eman daiteke izena; Antxon Kamio, Mimos eta Leunda tabernetan, Trintxerpen Trintxerren, eta San Pedron Antxetan; Errenteria-Oreretan Landaren, Arkaitzan eta Sindikaton daude zerrendak; Oiartzunen ohiko tokietan eman daiteke izena; Lezon, Tiñelun dago tokia hartzeko aukera; eta Hondarribian Muaran. Zerrenda bakoitzean jarriko du zein ordutan irtengo diren autobusak bihar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.