500 ikaslek parte hartuko dute Irungo drogazaletasuna ekiditeko programan
Zinemaren bidez drogazaletasunez ohartarazi nahi dituzte Irungo gazteak, eta horretarako aurten ere Zineskola egitasmoa abian jarri du Irungo Udaleko Ongizate zerbitzuak. Bertan hiriko zortzi ikastetxetako 500dik gora ikaslek parte hartuko dute, 24 irakasleren laguntzarekin. Hala, lau film emango dituzte egitasmoaren barruan, udalaren arabera “gazteei baloreak transmititzeko eta droga-mendekotasunak ekiditeko”. DBH 4ko ikasleei zuzenduta dago egitasmoa.
Hala, lehen emanaldia atzo egin zuten Amaia KZn, Hasta la vista lana (Geoffrey Enthoven, 2011) ikusteko aukera izan zuten gazteek. Bigarren saioa urtarrilaren 14ean egingo dute, La parte de los angeles (Ken Loach, 2012) ikusteko. Hirugarren emanaldia martxoaren 21ean izango da: El impostor (Bart Layton, 2012). Azken emanaldia ez dago zehaztuta.