Liburuaren azala
Rosarioko (Argentina) Zazpirak Bat Euskal Etxean Salbador Juaquin Ezpeleta (1776an jaioa) oiartzuarrari buruzko liburua aurkeztuko dute gaur.
Salbador Juaquin Ezpeleta izeneko liburua Juan Carlos Gonzalezek idatzi du. Aurkezpenean, egileaz gain, kultur arloko erreferente batzuek hartuko dute parte; hala nola, Roberto Bereziartua lizentziatuak, Dolores Moline artista plastikoak eta Luis Albornoz esatariak. Rosario Victoria zubi kulturala ekimenaren barruan izango da liburuaren aurkezpena.
Ezpeletaren bizitzaren pasarteetan barneratzen da egilea, Euskal Herrian hasi eta Argentinako bere bizipen eta lorpen aberatsetara arte.
Aurkezpena Rosarioko Euskal Etxean egitea ez da kasualitatea, Ezpeleta euskalduna baitzen eta horrek bultzatuta egingo da aurkezpena bertan.
Hiri sortzailea
Salbador Juaquin Ezpeleta, Victoria hiriaren (Argentina) sortzailea izan zen eta Entre Rios probintziako XIX. mendeko pertsona garrantzitsuenetakoa.
Bere anai Jose Ignaciorekin batera, Ameriketara joatea erabaki zuen, Konbentzio Gerratik ihes egiteko.
Hainbat gerratan parte hartu zuen Salbador Juaquin Ezpeletak Argentinan bertan eta 1810 urtean Maiatzeko Iraultza babestu zuen.
Paranan hil zen 1835. urtean.