
Urgentzizko ez ohiko udalbatza egin zuten atzo Lezon. EH Bildu koalizioak Herrira Mugimenduaren kideen atxiloketen gainean aurkeztutako mozioa landu zuten bertan eta aho batez onartu. Herriraren kontrako operazioa Euskal Herriaren gehiengoaren eta konponbide prozesuaren kontrako “erasotzat” jo zuen udalak eta horrenbestez, Herriraren kriminalizazioa helburu izan dezaketen ekimenak bertan behera utzi eta atxilotuak berehala askatzeko galdegin zuen. Bihar Bilbon egingo den nazio manifestazioarekin bate egin zuen bestalde udalak.
EAJko eta PSE-EEko zinegoztiak ez ziren pelno aretoan azaldu eta beraz, Bilduko zinegotzien aldeko bozkekin aurrera egin zuen mozioak.
herrira_mozioa