Herrira-ren aldeko aldarria kaleetara iritsiko da gaur Oarso Bidasoan

Herrira-ren kontrako polizia operazioaren, eta atzo Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakien harira, mobilizazio eguna izango da gaurkoa Oarso Bidasoan. Jarraian agertzen direnak dira, herriz herri, egingo diren mobilizazioak: Herri guztietan
  • 12:00etan. Euskal gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratzeak enpresetan eta herrietako plazetan.
Oiartzun
  • 18:00etan. Pleno berezia egingo dute udaletxean.
  • 19:00etan. Auzo guztietan mobilizazioak egingo dituzte.
  • 20:00etan. Doneztebe plazatik abiatuta, kartelada.
  • Atxikimenduak. Herrira-ren aldeko adierazpena egin dute Oiartzunen, eta horri herriko hamarnaka eragile atxiki zaizkio. Horiek oiartzun.hitza.info-n ikus daitezke.
Pasaia
  • 19:30ean. Antxon, kartelada berezia egingo dute. San Pedro-Trintxerpeko nahiz Donibanekoek beste herrietan egingo dituztenetan parte hartuko dute.
Lezo
  • 19:30ean. Juan Mari Labordeta Limo preso eta iheslari ohia gogoratuko dute plazan.
  • 20:00etan. Kartelada zaratatsua egingo dute Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
Errenteria-Orereta
  • 12:00etatik aurrera. Herrira Eguna egingo dute egun osoan zehar arratsera arte herriko hainbat gunetan. Informazio gehiago errenteria.hitza.info-n lor daiteke.
Irun
  • 20:00etan. Eskualdeko manifestazioa Zabaltza plazatik abiatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.