Herrira Eguna egingo dute gaur Errenteria-Oreretan
Manu Ugartemendiaren jaioterrian, presente izango dute Ugartemendia bera eta Herrira-ren kontrako polizia operazioa gaur. Izan ere, Herrira Eguna antolatu du. Hasteko, 12:00etan, euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan. Gainontzeko protestak arratsaldean etorriko dira: 18:30ean Beraungo Eroskitik zutabe bat irtengo da, eta bigarrena, berriz, Gabierrotatik. Zumardira arteko bidea egingo dute, eta kartelada bitartean, herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 20:00etan, kartelada berezia egingo dute.
Horrez gain, Bilboko manifestaziora joateko deialdia egin dute, eta autobusean joateko zerrendak ohiko tokietan daudela gogorarazi dute.
Ugartemendia espetxetik ateratzeko zain egongo dira.