Biharko BTT maratoirako bi ibilbide prestatu ditu Giriziak

Aiako Harria BTT Maratoia

Aiako Harria BTT Maratoia

Seigarrenez antolatu du Girizia elkarteak Aiako Harria BTT Maratoia biharko. Euskadiko Open Zirkuiturako nahiz Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da. Bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek: 30 eta 60 kilometrokoak. Biak ala biak Oiartzungo mendi eta basoetan barrena izango dira, eta 09:30ean aterako dira. Horrez gain, txikienak ere kontuan izan dituzte, 3-14 urteko haurrak, hain zuzen. Txiki-txikienek multi motoak erabiltzeko aukera izango dute, eta 11 urtetik gorako eta gurasoentzako, berriz, ibilbide berri bat antolatu dute: Urkabe mendira igo eta maratoiko ibilbidearen azken zatia egiteko. Horiek, berriz, 10:30ean jarriko dira martxan. Bihar bertan eman daiteke izena parte hartzeko, 09:00etan hasita. Federatuek eta ez federatuek 20 euro ordaindu behar dituzte. Haurren txanda ondoren izango da. Gaur jaso behar dira dortsalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.