Bakearen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldia egingo dute Irunen bihar
Bihar, 17:00etatik 20:00etara eta Zabaltza plazan, Bakearen Nazioarteko Egunaren harirako ekitaldia egingo dute hiriko hainbat talde eta eragileren laguntza eta partaidetzarekin. Hala, hasteko, elkarteen eta gobernuz kanpoko hainbat erakunderen arteko topaketa egingo dute, eta horrez gain, dantza tailerra, zunba tailerra, pastel dastaketa, makillaje tailerra, artisautza produktuen salmentarako gunea, argazki erakusketa eta bestelakoak egongo dira. Elisabeth Sanzek eta Ruben Amatriainek emanaldia egingo dute ere.