Haurtzaro Ikastolako ikasleak Kilometroetako Erronkan lehiatuko dira

Haurtzaro Ikastolako erronkari taldea

Haurtzaro Ikastolako erronkari taldea

Kilometroak gain-gainean dira eta egunean bertan (igandea, hilak 6) izango diren ekitaldiak prest dituzte. Horietako bat Erronka izeneko lehiaketa da eta bertan Gipuzkoako Ikastoletako DBH3 eta DBH4 mailetako gaztetxoek parte hartuko dute. Haurtzaro Ikastolakoak bertan izango dira. Probak goizez eta arratsaldez egingo dituzte probak 24 ikastetxeetako ordezkariek: Eskalada, matematika ariketa, baltsa jaitsiera, tirolina, tribial galderak, burbuila erraldoi lasterketa, memoria proba, slack-line, estrategia… Kilometroen zirkuituaren barrena prestatutako guneetan izango dira proba horiek. Finala arratsaldean izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.