Sindikatuek elkarretaratzera deitu dute ostiralean
Ostiralean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan elkarretaratzera deitu dute ELA, LAB, EHNE, Eilas, ESK, CGT, CNT eta Hiru sindikatuek, astelehenean Herrira-ren kontrako polizia operazioa salatzeko. Era berean, Errenteria-Oreretako Manu Ugartemendia eta beste hamazazpi atxilotuak askatzeko eskatuko dute.