Bihar, 20:00etan, Herrira-ren auzia aztertzeko pleno berezia Pasaian

Pasaiako alkateak jakinarazi du bihar (osteguna), 20:00etatik aurrera, udalbatzar berezia egingo dutela Donibaneko udaletxean. Gobernu taldeak Herrira-ren auziarekin mozioa aurkeztu du, eta hori aztertzeko bilduko dira Pasaiako zinegotziak. Antxoko Herrira-k “ahal duzuen guztiei agertzeko” eskatu die. Horrez gain, Antxoko Herrira-k dei egin die herritarrei etzi (ostirala) eguerdian egingo diren elkarretaratze eta mobilizazioetan parte hartzeko; euskal gehiengo sindikalak deitu ditu horiek. Azkenik, gogorarazi dute etzi (ostirala), 19:30ean, “egoera komentatzeko” eta manifestazioa egiteko bilduko direla Gure Zumardian. Bilboko manifestaziora joateko zerrendak Kamio, Mimos eta Leunda tabernetan jarrita daudela esan dute Antxoko Herrira-tik (larunbatean 15:30ean aterako da autobusa Katuen Etxadiko geltokitik). Trintxerpen eta San Pedron ere jarri dituzte zerrendak: Trintxerpen Trintxer elkartean, eta San Pedron Antxetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.