22 urte txisteak euskaraz marrazten

Bi gaztetxo, aurreko edizio bateko lanak ikusten

Bi gaztetxo, aurreko edizio bateko lanak ikusten

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak Txiste Grafikoen Lehiaketa antolatu du hogeitabigarrenez. 12 urtetik gorako edozeinek har dezake parte. Gaia eta teknika libreak dira, baina lan bakoitza biñeta batera mugatuko da eta bokadiloak erabiltzea ezinbestekoa izango da. Hilabete osoa dago izena emateko. Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzuan egin behar da eta hilaren 31a da azken eguna, 12:00etan. Hiru maila daude, 16 urtetik gorakoena (A maila), 12-16 urtekoena (B maila) eta 12 urte bitartekoena (D maila). A mailako sarituek dirutan jasoko dute saria, Bkoek diru nahiz komikietan eta D mailakoek komikietan. Oinarriak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.